XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esne karameloak

SUKALDE XOKOA

75 g. azukre

125 g. ezti

75 g. gurin

15 zl. esne

1 Kazola batean, esnea eta gurina egos itzazu irakin arte.

2 Azukrea eta eztia erants.

15 minutuz su epelean, goilare batekin itzul.

3 Molde bat paper sulfurizatu eta olioztatuz estal ezazu.

Orea lortu duzunean, isur ezazu moldera.

4 Utz ezazu hozten.

Gero, karameloak ebaki itzazu laban gurineztatu batekin.

5 Karameloak paper zelofanoz ingura itzazu.